XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
PETTAN (...)- Montluçon Gannat Saint Germain des Fossés.
Huntan behar diaguk sanjatu, hasten ahal gituk phusken biltzen....
BERNAT - Hauk bideak! gibelako minaren sendatzeko! zerbait onik ere badik dudarik gabe delako Bichy harek?....
GANICH - Ba, ni beldur Ahuchquy utzirik, astokeria egiten dugun harat joaitia!....
PETTAN - Ez, ez, les eaux mineralek behar die, gizona, harria urtarazi.
BERNAT - Zerbait ere on izanen duk.
Kolika hepatiekin, begia hori-horia egina nikan, gure etcheko anderia aski kechatua bainuen!.
GANICH - Baa, zer nahi gisaz, pausatuko gituk, lo aldi zombait eginen tiaguk gustian... Kattalinek iratzararazi gabe.
PETTAN - Montluçon! Heia, nehor hunat jin gabe, har dezagun chorta bat?.... (...).
BERNAT - Badago polliki hemen (...).
GANICH - Pusa ziezte... luze eta mehc duk hau!....
BERNAI - Haste gure Parisauak! Orai arthe trankil baiginen!.
PETTAN (...) - Fi-ga-ro! Figura iduri dik!.
BERNAT - Zer debru berri othe da hor gaindi???....
GANICH - Pettanek galdeginen ziok frantsesez.
Pettan, emak bada.
PETTAN (...) - Ago emeki... Pensatzen ari nuk!(...).
BERNAT - Ez duk bazkaldia! Estomaka utsa dik! Hauche duk eskerra!....
GANICH - Haundi zoinbait duk!!! Ez ahal da minichtro hetarik?... (...).
PETTAN - Ba segura, kompaantza horietarat duana...(...).